XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.3.- PROTOIAKElektrikoki atomoak neutroak dira.
Beraz, elektroien karga negatiboa berdinduko duen karga positiboak egon behar du atomoaren barnean.
Partikula positiboen lehenengo behaketa, gasen deskarga-hodietan egin zen.
1886.ean Eugen Goldsein-ek katodo-izpien kontrako norantza zuten izpi positiboak aurkitu zituen gasen deskarga-hoditan.
Izpi berri hauei
1.- Katodorantz doaz lerro zuzenei jarraituz.
2.- Hodiaren paretarekin talka egiterakoan fluoreszentzia sortzen dute.
3.- Eremu magnetiko eta elektrikoen pean katodo-izpien kontrako norantzan desbidatzen dira, neurri txikiagoan bada ere.
4.- Elementu desberdinek, izaera desberdineko izpiak sortzen dituzte.
5.- Argazki-pelikula belzten dute.
Izpi kanalekin karga/masa erlazioak neurtu zirenean, partikulen masak elektroienak baino askoz ere handiagoak zirela ikusi zen.
Sortutako partikulen izaerak, barnean ipintzen den gasarekin du zerikusia, baina beraien masa 1,6.10-ampsup19;
Elektrizitate-kantitate hau, gasa hidrogenoa denean sortzen da.
Gasen deskarga-hodietan izpi kanalak eta katodo-izpiak batera eratzen dira.
Hodi barneko gasa aplikatutako tentsio elektrikoaren ondorioz ionizatzen denean, ioi positiboak eta elektroiak sortzen ditu.
Lehenengoak izpi kanalen osagai dira eta bigarrenak katodo-izpien osagai.
Izpi kanalen karga berdina duen partikulari, protoi izena eman zitzaion eta atomo baten osagai positiborik txikiena zela erabaki zen.
Protoiaren masa eta hidrogeno-ioiarena bat datoz.